ZELULA EZKATATSUEN KARTZINOMA

19 Dec 2023

Katuek eta txakurrek izaten dituzten larruazaleko tumore gaiztoen arteko ohikoenetakoa da. Oso oldarkorra eta lokalki suntsitzailea izan ohi da, baina metastasiak ezohikoak dira.

Katuengan, sudur-planoan, betazaletan eta belarri-puntetan agertzen da. Txakurrengan, berriz, ohikoagoa da sabelaldean, nahiz eta gorputzeko edozein lekutan eta mukosetan ager daitekeen.

Ilaje zuriko katuen kasuan, edo ilerik gabeko gorputz-ataletan, eguzkitan luzaroan egotearen ondorioz sortzen dela uste da.

Zantzurik ohikoena zarakarrak eta plaka ultzeratuak agertzea da.   Tratamendua errotik erauztea da, lesioaren inguruko eremu zabala ere ondo garbituta. Halere, batzuetan ezinezkoa denez, kimioterapiaren, erradioterapiaren eta elektrokimioterapiaren artean hautatu behar da, kasuaren arabera.