Katu-
zaindegia

Gure klinikako goiko solairuan, lau banakako gela ditugu gure katuak etxean bezala senti daitezen.

Tranpolak, arrapalak, eremu altuak eta ohe bigunak daude bertan, ahalik eta erosoen sentitzea nahi baitugu.

Gainera, berokuntza izango dute eguneko 24 orduetan (neguan), feromona entxufatuak eta iturriko ura une oro; eta, onena, LEIHATE HANDIAK kanpoaldea behatzeko.

Albaitarien ardurapean egongo dira, eta hori abantaila handia da animalia zaharren, gaixoen edo botikak hartu behar dituztenen kasuan.

Banakako katu-gelaxketan, gehienez bi katu sartu ahal izango dira, betiere jabe berarenak. Gainera, gune askoz handiagoa eskaini nahi izanez gero, elkarren artean konektatutako bi leku erreserbatu ahal izango dira.

Nola lortu
gure kontsulta?

Harremanetan jar zaitezke hainbat bitarteko erabiliz; telefonoa, kontaktua edo gure klinikara etor zaitezke.

cvgurekide@gmail.com

Arzubia industrialdea 10B, 19. lokala. 48220 Abadiño (Bizkaia)

Tel: 94 620 16 21
Larrialdiak (24 h):
655 88 14 22

Eska iezaguzu hitzordu bat