Txakurren hiperadrenokortizismoa

19 Dec 2023

Hiperadrenokortizismoa edo Cushing sindromea gaixotasun endokrinorik ohikoenetakoa da, batez ere adin ertaineko eta adineko txakurrengan.

Hauek dira Cushing sindromearen sintomarik nabarmenenak:

• Txiza gehiegi egitea, balizko inkontinentziarekin

• Ur gehiegi edatea

• Gose ikaragarria

• Gehiegizko arnasestua, geldi egonda ere

• Muskulu-masaren galera eta ahulezia

 • Gernu-traktuko ohiko infekzioak (zistitisa)

• Urdail irtena edo sabel handia

• Lozorroa

 • Ilajea galtzea, larruazal mehea eta infekzio errepikakorrak larruazalean

Gaixotasun honetan, oso garrantzitsua da tratamendua eta jarraipena egitea; horretarako, kontrol espezifikoak egingo dira bizitza osoan.