ROCKY

19 Dec 2023

Rocky gizajoari beste txakur batek eremu zerbikalean kosk egin eta tetraparesia eragin zion (ez zuen lau gorputz-adarretako bakar bat ere mugitzen). Harentzako berariazko errehabilitazio-plana eratu dugu, mina guztiz kentzeko eta nerbio-sistema estimulatzeko. 14 urterekin, batzuetan lanak ematen dizkigu, egoskorra delako, baina egunetik egunera harritu egiten gaitu, GureKideko taldekide guztiok, bere bilakaera eta bizitzeko gogo itzela ikusita! Aupa, Rocky!