PIOMETRA

19 Dec 2023

Piometra umetokiko eritasunik ohikoena da sexu-heldutasunera iritsi diren txakur emeengan. Kateme helduek ere izaten dute. Infekzio sekundarioa da, ez-kutsakorra, hainbat faktorek bat egitearen ondoriozkoa: araldiaren ondoren progesterona areagotzea, endometrioaren zenbait aldaketa morfologiko eta infekzio bakteriano oportunista. Gaixotasun hau lehenbailehen tratatu behar da, pronostikoa aplikatutako terapiaren bizkortasunaren eta eraginkortasunaren araberakoa izango baita.

Hauek dira zantzu klinikoak:

Baginatik usain txarreko materiala jariatzea. Odoltsua edo zornetsua (Piometra IREKIA denean. ITXIA bada, zantzu hau ez da nabarituko).  

Anorexia, apatia.

Sukarra.

Poliuria eta polidipsia.

Gorakoak, beherakoa.

Distentsio abdominala (piometra ITXIA).