Nola ekarri zure
katua klinikara?
- Lehenik eta behin, ESKATU HITZORDUA. Horrela, itxarongelan denbora gutxiago emango duenez, horrek eragiten dion estresa saihestea lortuko dugu.
- Esaguzu nolakoa den zure katuaren izaera eta zein jarrera izaten duen albaitariarenean. Hala, hobeto ezagutuko dugu eta jarraibide zehatzagoak eman ahal izango dizkizugu.
- Garraiatzaile ideala: gure ikuspuntutik, garraiatzaile ideala saretazko atea (metalikoa edo plastikozkoa) duen garraiatzaile zurruna da, kontsultan goialdea kentzeko aukera ematen duena; horrela, katua bertan lasai dagoen bitartean miatu ahal izango dugu, irtetera behartu gabe.Gainera, erraz garbi daiteke eta katua kolpeetatik babesten du.
Hartu behar beste denbora katua garraiatzaile barruan sartzeko: etxetik atera baino ordu erdi lehenago nahikoa izan beharko litzateke.
Ez badu baraurik egon behar, jarri barruan janari heze pixka bat eta/edo asko gustatzen zaion zerbait, ea bakarrik sartzen den. Jarri garraiatzailea, estalkirik gabe, leku altu batean, animatu katua sartzera eta jarri estalkia; laguntza beharko duzu barruan lasai egon dadin. Laguntzarik ez baduzu, jarri garraiatzailea estalita leku altu batean eta animatu sartzera.
Azkenik, ezin baduzu katua garraiatzailean sartu, edo aurreko neurriak hartuta ere zure lagunak gaizki pasatzen badu, badaude lagun diezaioketen botikak. Galde iezaguzu aurretik, harentzako egokiena eman diezazugun.
Garraioa hobetzeko
ñabardurak:
- Jar iezaiozu bere tapaki edo kuxin gogokoena; bere gauzak usaintzeak bidaia lasaiago egiten lagunduko dio.
- Sartu barruan bere sari edo/eta jostailurik gustukoena.
- Lainoztatu garraiatzailea feromona sintetikoekin (FeliwayI); bere etxea ekarriko dio gogora.
- Erabili garraiatzailea estaltzekoa ibilbide osoan. Seguru sentituko da, zarata eta ahotsak entzunda ere. Katu batzuek nahiago dute kanpoan zer gertatzen ari den ikusi. Egin probak zure katua erosoen nola doan jakin arte.
- Helduleku luzea badu, eraman garraiatzailea zintzilik; bestela, altxatu bi eskuez, orekatzeko. Beste aukera bat orgatxoak izan daitezke: altuago eta mugimendu zakarrik gabe doaz.
- Ahal dela, ez bidaiatu garraio publikoan edo oinez. Ibilbidea luzea da, eta zarata, usain eta mugimendu gehiago izaten dira.
- Autoan bazatoz, lekurik onena zorua da, atzeko eta aurreko eserlekuen artean. Eserlekuaren gainean bidaiatu behar badu, jar ezazu atzeko eserleku batean eta lotu garraiatzailea segurtasun-uhalarekin.
Garraiatzailearen erabilera
egokia etxean
- Etxean, garraiatzailea katuaren eskura utz dezakezu, erabil dezan, bertan atseden hartzeko, sariren bat jasotzeko… hartara, ez zaio arrotza egingo.
- Zure katua garraiatzailean beldurtuta egon bada, garbitu ur eta xaboiz estres-feromonak kentzeko.
- Tarteka, jarri catnip-a barrualdean, edo eskain iezaiozu oso gustuko duen janaria garraiatzailearen barruan.