HESTEETAKO PARASITOAK

19 Dec 2023

Inoiz ikusi al duzue zuen maskoten eginkarietan goiko irudiko bezalako izakirik?

Erantzuna baiezkoa bada, zuen maskotek hesteetako parasitoak dituzte. Hesteetako mukosari itsasten zaizkio eta txakurkumearen hazkuntzan eragina izan dezakete; helduengan, berriz, beherakoak edota anemia larriak eragin ditzakete. Zizare biribilak edo lauak izan daitezke (teniak, esaterako) eta hesteetan biribilduta egoten dira.

Beste animalia batzuen eginkariak irentsita edo beste maskotaren bat libratu den lekua miazkatzeagatik kutsa daiteke, eginkariak jasota ere. Tenien kasuan, arkakusoak irentsita ere kutsa daiteke, baldin eta maskotak halakorik badu. Kutsatzen duten arrautzak mikroskopikoak dira eta ezin dira begi hutsez ikusi. Hona hemen parasito baten irudia mikroskopioan.

Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da zure maskotaren parasitoak 3 hilean behin hiltzea, hala kanpokoak nola barrukoak; eta kutsatzeko arrisku handiagoa duten txakurren kasuan edo pertsona inmunodeprimituren bat zein gaixotasun larriren bat duen norbait bizi den etxeetan, hilean behin.

Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan zuen maskotari zuen bizimodura moldatuko den tratamendua jar diezaiogun.