Giltzurrun-gutxiegitasuna giltzurrunari eragiten dion nahasmendua da, haren disfuntzioa eragiten duena. Katuaren giltzurrun-patologia ohikoena da, bai eta haren heriotza-arrazoi nagusia ere.
Edozein adini eragiten dio, baina 7-10 urtetik aurrera probabilitatea bikoiztu egiten da. Katuek ez dute zantzu klinikorik erakusten nefrona funtzionalen % 70, gutxienez, galdu arte. Horregatik, prebentzio-medikuntza funtsezkoa da gaixotasuna hasierako fasean eta sintomak hasi aurretik diagnostikatzeko. Odol- eta gernu-analisiek, tentsioa hartzeak eta sabeleko ekografia egiteak gure paziente felidoak zaintzen lagunduko digute, gaixotasuna lehenbailehen sumatzeko. Horrela, tratamendu egokia jarri ahal izango dugu, bizi-kalitate ona izan dezaten.