GAIXOTASUN PERIODONTALA

19 Dec 2023

Pertsonon kasuan bezalaxe, maskotek ahoko higiene egokia izatea garrantzitsua da. Izan ere, ahoa bakterioen eta germenen sarbide nagusietakoa da.

Plaka bakterianoak eta sarroa pilatzeak, hats txarra eragiteaz gain, hortzoia eta hortzak lesionatzen dituzte, eta galdu ere egin daitezke.

Hori saihesteko, beharrezkoa da gelak, toallatxoak edo hortz-orea erabiltzea, eta ondo eskuilatzea, noski.

Sarroa finkatuta dagoenean, kentzeko modu bakarra ahoa garbitzea da.

Argazkian, garbitu aurreko eta osteko irudiak ikus ditzakezue. 

Beraz, badakizue: gure maskotek irri egin dezatela!