AZALEKO MASTOZITOMA

19 Dec 2023

Bulldog frantses, setter ingeles, boxer, Golden edo labrador retriever, shar pei edo pit bull terrier arrazek berezkoa dute arriskua.

Animaliaren edozein aldetan ager daiteke eta itxura biribildua izan ohi du, arrosakara edo gorrixka, botoi baten antzekoa.

Diagnostikoa zitologia bidez egiten da (erantsita, argazkia). Teknika horrek ez du batere arriskurik maskotentzat eta diagnostiko egokia ematen du.

Tratamendua mastozitoma-motaren araberakoa izango da, baina masa erauzteko kirurgia nahikoa izaten da, normalean. Zuen maskotei edozein “koxkor” ikusiz gero, garrantzitsuena guri kontsultatzea da, tratamendu-aukerarik onena eskaini ahal izateko.