ESPONDILOSIA

Espondilosia gaixotasun degeneratiboa da. Sintomatologiagatik (bizkarreko mina) eta erradiografien bidez diagnostikatzen dugu. Hona hemen bi erradiografia konparatibo. Kasu hauetan, diagnostiko goiztiarra oso garrantzitsua da, animalia ahalik eta azkarren tratatu ahal izateko eta eritasuna ahalik eta motelen garatzeko. Kasu hauetan, beste batzuen artean, errehabilitazioak berebiziko garrantzia du MINA tratatzeko.

HIPERTENTSIO ARTERIALA

Arrazoi asko daude tentsioa neurtzeko: animaliengan ere, hipertentsioa oso ohikoa da, eta diagnostiko goiztiarra erabakigarria. Hipertentsioa tratatuz gero, gure maskotaren bizitza luzatzeaz gain, bizi-kalitate hobea eskaini ahal izango diogu. Metodo erraza da, ez du minik egiten eta ez da inbaditzailea. Ez dago inolako arrazoirik gure animaliaren presioa ez neurtzeko. Hona hemen kontsultan katu baten tentsio … Read more

ROCKY

Rocky gizajoari beste txakur batek eremu zerbikalean kosk egin eta tetraparesia eragin zion (ez zuen lau gorputz-adarretako bakar bat ere mugitzen). Harentzako berariazko errehabilitazio-plana eratu dugu, mina guztiz kentzeko eta nerbio-sistema estimulatzeko. 14 urterekin, batzuetan lanak ematen dizkigu, egoskorra delako, baina egunetik egunera harritu egiten gaitu, GureKideko taldekide guztiok, bere bilakaera eta bizitzeko gogo itzela … Read more

MIA

Miaren jabeak txakurra alferra zela uste zuelako ekarri zuen gure klinikara. Erradiologia digitalaren bidez, ordea, aldakako eta ukondoko displasia aldebikoa diagnostikatu genion, 2 urte eta erdi besterik ez zuela. Egun, hilean bitan etortzen da kontsultara, eta terapia multimodala jasotzen du (laserra, akupuntura eta minerako tratamendua). Miaren kasuan, ahalik eta bizi-kalitaterik onena ahalbidetzea da gure helburua.

SUA

Artzain belgikar hau etxeko eskailerak ez zituelako behar bezala igotzen etorri zen gurera. Ekografia muskularraren bidez, muskulu iliopsoaseko haustura diagnostikatu genion. Muskulu hori oso garrantzitsua da atzealdeko gorputz-adarren protakziorako, eta lesio oso ohikoa da. Gure K-Laserrarekin tratatu ondoren, orain betiko eroa da berriro.