KATU PARAXUTISTA

Oso istripu tipikoa da, gazteengan ohikoagoa. Katu batzuek leihoan ematen dute bizitza osoa, eta halako batean erori egiten dira; beste batzuek, aldiz, aukera izan bezain laster egiten dute jauzi. Baina garrantzitsuena da EZ DUTELA IKASTEN! Ondorioz, edonoiz eror daitezke berriro, hainbat aldiz, gainera. Ohikoak dira masailezurreko eta gorputz-adarretako hausturak, bai eta pneumotoraxa ere, birikietan hartutako … Read more

ALDAKAKO DISPLASIA

Arraza handi eta ertainen hezur eta artikulazioetako gaixotasun ohikoena da. Aldakako femurraren eta azetabuluaren arteko inkongruentzia da, hantura eta mina eragiten dituena. Tratamendurik egokiena masa muskularra handitzeko errehabilitazioa da, mina kentzeko terapiekin batera: – Laserra – Akupuntura – Kiropraxia – Eskuzko terapiak – Medikazio analgesikoa Kasu larrietan, kirurgia bidez trata daiteke.

BURUEK SORTUTAKO ARAZOAK

Urteko sasoiaren arabera, animalia asko etortzen zaizkigu kontsultara buru batek sortutako arazoekin. Sudurrean, begian, belarrian eta eremu interdigitalean ager daitezke. Sudurra: doministikuak eta sudurreko odoljario txikiak eragiten ditu. Begia: min handia eta/edo kornea-ultzerak  eragiten ditu. Eremu interdigitala eta belarria. 

LASERRA ZAURIAN

Hona hemen laserrarekin eta garbiketa hezeekin sendatutako beste zauri bat. Hau Kai da, arratoi-txakurra, eta istripu batean karpoko azala eta muskuluak urratu zitzaizkion. Laser bidezko terapiaz, aposituz eta sendaketa hezez osatutako tratamendua ezarri zitzaion, orbaintze bizkorra bultzatzeko. Irudi hauetan, zauriak hilabete eskasean izandako bilakaera ikus dezakezue

BULARREKO TUMOREA

Txakur emeek jasaten duten tumorerik ohikoena da, eta kasuen % 30-50 gaiztoak dira. Gongoil linfatiko erregionaletara hedatu, eta metastasia eragin dezake, nagusiki biriketan, baina baita hezurretan, garunean, gibelean… ere. Pronostikoa tumorearen tamainaren araberakoa izango da, batez ere. Oso garrantzitsua da bularrak ohikotasunez haztakatzea, pertsonengan bezala. Tratamendua erauzketa kirurgikoa da

KRIPTORKIDIA-MONORKIDIA

Barrabilak abdomenaren barrualdean garatzen dira eta, jaiotzean, iztai-kanaletik jaitsi eta eskroto-poltsan geratzen dira. Prozesu hori ez denean behar bezala gertatzen, txakurra kriptorkidoa da. Barrabilak jaisten ez direnean, tumore bihurtzeko arriskua areagotu egiten da. Gomendagarria da handitu edo tumore bilakatu aurretik erauztea.

HIPERPLASIA PROSTATIKO ONBERA 

Txakurren prostatari eragiten dion prozesu nagusia (ZIKIRATU GABEKO txakur gehienek jasaten dute). Prostata handitu egiten denez, honako hau gerta daiteke: – Ondestearen konpresioa eta, ondorioz, libratzeko zailtasunak. – Uretraren konpresioa eta, ondorioz, arazoak pixa egitean. – Gernuan eta semenean odola ager daiteke. Tratamendua: Tratamendu kirurgikoa aukeratu ohi da.

LEISHMANIASIA

Zoritxarrez, gero eta LEISHMANIASI-kasu gehiago ikusten ditugu. Hau Thyson da, eta noiz edo noiz sudurreko odol-galera izan zuelako etorri zen gurera. Azterketa egin genionean, gongoil guztiak handituta zituela ikusi genuen. Thysonen jabeek Kordobako haztegi batetik ekarri zutenez, test azkarra egin genuen, berehala, leishmaniasia zen ala ez egiaztatzeko, eta emaitza POSITIBOA izan zen. Thyson gizajoa txakurkumea … Read more

KATUEN KARDIOMIOPATIA HIPERTROFIKOA

Aste honetan, Felix etorri zaigu kontsultara, 5 urteko katu persiarra, haren jabeak nekez arnasten zuela ohartu zirelako. Gaixotasun honek katuen bihotzari eragiten dionez, organismorako odol-ponpaketa zailtzen du. Zenbat eta lehenago tratatu, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu! Marrazki hauetan, bihotz gaixo bat eta bihotz osasuntsu bat (zenbakiduna) ikus ditzakezue, aldeaz jabe zaitezten. Begira zer-nolako pareta … Read more

KATUEN TRONBOENBOLISMO ARTERIALA

Gaur gauaz, katutxo batekin lotutako larrialdia izan dugu: jabearen esanetan, EZIN zen ibili. Tronboenbolismo arteriala arteria batean gertatzen den koagulua da, atzealdeko gorputz-adarren ahulezia edo paralisia sortzen duena. Larrialdi garrantzitsua da eta lehenbailehen jo behar da albaitariarenera.