PINU-BELDARRA

19 Dec 2023

Prozesionaria (Thaumetopoea pityocampa) beldar oso arriskutsua da gure txakurrentzat, hura ukitze soilak albaitaritza-larrialdia eragin dezakeelako. Kasurik larrienetan, hau da, intsektua irentsi denean edo mukosak zuzenean ukitu dituenean,  pronostikoa larria izan eta animalia hil ere egin daiteke.

Normalean, ahoan gertatzen da, baina edozein atali eragin diezaioke, baita begiari ere.

Sintomarik ohikoenak urduritasuna, gehiegizko adur-jarioa, mingaina handitzea eta hankekin ahoa hazkatzea dira.

Ukipenak eragiten duen infekzio honen kontrako neurririk onena prebentzioa da, hots, beldarra egon daitekeen tokietatik ez ibiltzea, otsaila-apirila bitartean, zehazki.