KATUEN TRONBOENBOLISMO ARTERIALA

19 Dec 2023

Gaur gauaz, katutxo batekin lotutako larrialdia izan dugu: jabearen esanetan, EZIN zen ibili.

Tronboenbolismo arteriala arteria batean gertatzen den koagulua da, atzealdeko gorputz-adarren ahulezia edo paralisia sortzen duena. Larrialdi garrantzitsua da eta lehenbailehen jo behar da albaitariarenera.