KATU PARAXUTISTA

19 Dec 2023

Oso istripu tipikoa da, gazteengan ohikoagoa. Katu batzuek leihoan ematen dute bizitza osoa, eta halako batean erori egiten dira; beste batzuek, aldiz, aukera izan bezain laster egiten dute jauzi. Baina garrantzitsuena da EZ DUTELA IKASTEN! Ondorioz, edonoiz eror daitezke berriro, hainbat aldiz, gainera.

Ohikoak dira masailezurreko eta gorputz-adarretako hausturak, bai eta pneumotoraxa ere, birikietan hartutako kolpeagatik.

Animaliaren egoera zein den argi izateko, azterketaren ondoren ekografia eta/edo erradiografia bat egin beharko diogu, ziurrenik, lesiorik dagoen ala ez egiaztatzeko.