BIZEPSEKO TENDINITISA

19 Dec 2023

Besoko bizepseko eta tendoiko patologia sorbaldako artikulazioa zeharkatzen duen puntuan.

Ohikoa da arraza ertain eta handiengan.

Herrena sotila eta aldizkakoa da, eta ariketarekin okerrera egiten du. Bizepseko tendoia zuzenean haztatzea mingarria da.

Diagnostikoa erraz berresten da erradiografia edo ekografia bidez. Gainera, froga horiek larritasun-maila ikusteko eta tratamenduari buruzko erabakiak hartzeko balio digute.

Errehabilitazioaren bidez, sendatzea edo nabarmen hobetzea lortzen dugu kasu gehienetan.