LEISHMANIASIA

19 Dec 2023

Zoritxarrez, gero eta LEISHMANIASI-kasu gehiago ikusten ditugu. Hau Thyson da, eta noiz edo noiz sudurreko odol-galera izan zuelako etorri zen gurera. Azterketa egin genionean, gongoil guztiak handituta zituela ikusi genuen.

Thysonen jabeek Kordobako haztegi batetik ekarri zutenez, test azkarra egin genuen, berehala, leishmaniasia zen ala ez egiaztatzeko, eta emaitza POSITIBOA izan zen.

Thyson gizajoa txakurkumea zela kutsatu zen gaitzarekin, eta hainbat urtez gaixo bizi izan zen, harik eta diagnostikatu genion arte!

Zorte handiz, eta jabeak txakurra etengabe zaindu duelako, Thyson sendatuta dago. Aldizka azterketak egiten eta tratamenduarekin jarraitu beharko badugu ere, bizirik dago. Tamalez, beti ez da horrela izaten.