KATUAREN ZIKLO ESTRALA

19 Dec 2023

Katemeek ordu argitsu gehien dituzten hiletan izaten dute zikloa (otsail-martxotik urri-azarora).

Pubertarora 6-8 hilabeterekin heltzen dira, baina pisuaren, arrazaren eta abarren arabera 4-12 hilabeterekin hel daitezke. 

Zikloaren faseak:

Proestroa: arrak eme ez-harkorrek erakartzen dituzte. Bulbako edema arina, odol-galerarik gabea (jariatze mukoide arina). Sexu-portaera: urruma, etengabeko marrakatzea, lordosi-jarrera, baina EZ du estalketa onartzen. Iraupena: 12 ordu-2 egun.

Estroa: proestro-faseko sexu-jokabide bertsua, baina estalketa onartuta. Iraupena: astebete, gutxi gorabehera.

Interestroa: obulaziorik ez dagoenean gertatzen da. Elkarren segidako bi araldiren arteko jarduerarik gabeko fasea. Iraupena: 1-2 aste inguru.

Diestroa: obulazioa baldin badago gertatzen da –  Pseudo-ernaldia: katemeak obulatu arren, ez dago ernalketarik.

Anestroa: sexu-jarduerarik gabeko sasoia. Urri-azaroa eta urtarril-otsaila bitartean (ordu argitsu gutxiago dagoelako). Argi-erregimen artifizialen eraginpean egonez gero, baliteke ez gertatzea.

Ernaldia: 63-66 egun.