TXAKUR EMEAREN ZIKLO ESTRALA

19 Dec 2023

Txakur emeek urtean bi ziklo estral izaten dituzte. Ziklo bakoitza 4 fasetan banatzen da:

Proestroa: bulba handituta. Baliteke pixarekin markatzea. Emeak arra pasiboki erakartzen du, baina oraindik ez dago harkor. Iraupena: 9 egun (3-25 egun).

Estroa: baliteke odola isurtzea. Arra onartzen du: ESTALKETA. Iraupena: 9 egun (4-24 egun).

Diestroa: balizko jariatze trinko gardena. Ez du estalketa onartzen eta arra erakartzeari uzten dio. Iraupena: 1,5-2 hilabete eme ez-umedunengan.

Anestroa: txakur emea sexualki inaktiboa. Iraupena: 3,5-4 hilabete.

Ernaldia: 62-66 egun.