Odolean glukosa-/azukre-maila handia izateak sortzen duen gaixotasun endokrinoa.
Obesitateak gaixotasun honen agerpena bultzatzen du.
Sintoma ohikoenak honako hauek dira: gehiegizko gosea, pisua pixkanaka galtzea, ur gehiago edatea eta pixa gehiago egitea. Beste sintoma batzuk ere ager litezke, hala nola nekea eta gorakoak.
Katuen kasuan, gainera, bizkarrean muskulatura galtzea eta ilaje oliotsu edo zabarra izan daitezke sintomak.
Gizakiokin bezala, intsulina erabiltzen da gaixotasun hau kontrolatzeko.
Kastrazioa ere beharrezkoa da, odoleko glukosa-mailak behar bezala zaindu ahal izateko.
Maskotak bere bizitza osoan beharko ditu medikazioa eta zaintza, eta, horretarako, jabearekin lankidetzan aritzea garrantzitsua da.
Kasu hauetan, ARIKETA eta ELIKADURA guretzat bezain garrantzitsuak direla gure lagun iletsuentzat!