KATUEN GINGIBOESTOMATITIS KRONIKOA

19 Dec 2023

Prozesu ultzeradun oso mingarria da, listuarekin kontaktuan dauden ehunei eragiten diena: hortzoiak, mukosak, arku glosopalatinoa eta ahosabai biguna.

Ez dago arrazoi bakarra gingiboestomatitisa garatzeko. Dirudienez, sistema immune lokalaren alterazio batek eragiten du. Hauek dira ahoan dauden eta gehiegizko erantzun immunitarioa eragiten duten estimulu antigeniko kronikoak:

 – Plaka bakterianoa

–  Gaixotasun periodontala

 – Elikadura-proteinak

– Kalizibirusa

– FORL (katuen xurgatze odontoklastikoa). Gaixotasun zaila denez tratatzeko, helbsintomauru nagusia mina kontrolatzea izaten da, animalia hauek erraz uzten baitiote jateari. Egoera larrietan, hortz-pieza guztiak atera behar izaten dira