Txinako medikuntza tradizionalaren barruan, akupuntura dugu. Sendatzeko teknika medikoa da, orratzak nerbio-amaieren nukleoekin bat datozen puntu espezifikoetan txertatzean datzana.
Akupuntu deritzen puntuek meridianoak edo kanalak izeneko sare energetikoa osatzen dute; gorputzeko energia horietan barrena dabil.
Akupunturan, hainbat modalitate dago:
Aquapuntura (puntuan seruma edo B bitamina sartzen da)
Moxibustioa (zizare-belar bidez)
Elektroakupuntura (elektrizitate bidez)
Gaixotasun eta nahasmendu asko trata daitezke akupunturaren bitartez, adibidez: hezurretako eta giltzaduretako mina, orbaintzea, anorexia, otitisa, animalia geriatrikoen bizitasuna handitzea, gaixotasun neurologikoak…
Informazio gehiago nahi izanez gero, galde iezaguzu.